WIFI gune irekia sortu dute Gorlizko kultur etxeko eraikinean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 3a, 22:40

Sistema honekin, kultur etxeko erabiltzaileek ordenagailu eramangarriak, PDAk edo WIFI teknologia duten sakelako telefonoak badituzte, dohainik sartu ahal izango dira Internetera eraikineko edozein lekutan egonda ere. Nabigatzen hasteko, erabiltzaileak doako bonoa eskatu beharko du liburutegiko harreragunean, Krutzeta kaleko 5. zenbakian. Bonoak erabiltzaile‑izena eta pasahitza jasoko ditu. Identifikazio horrekin, ordubeteko saioa egin ahal izango du sarean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun