18/98 auziaren aurkako mobilizazioa egingo dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 4a, 21:01

"18/98 epaiketa eten. Auzitegi Nazionala itxi. Utzi pakean Euskal Herria" lelopean, mobilizazioa izango da asteazken honetan, uztailak 5, Algortan. Besteak beste, epaiketa horren barruan, Paul Asensio (argazkian) algortarra dago auziperatua. Askatasunak Etengabe bitakoraren bitartez salatutakoaren arabera, "orain dela zazpi hilabete 60 herritar mila urtetako kartzela zigor eskaerarekin eseri zituzten Madrilgo Auzitegi Nazionalaren aurrean, Euskal Herriaren aldeko jarduera politiko publikoa eramateagatik. Ez da gauza berria, urtetan eskubide zibil eta politiko oinarrizkoenak zapuztuak izan baitira gure Herrian, eta orain , zazpi hilabete beranduago, bide beretik segitzeko asmoa bide du Espainian agintean den PSOEk. Ezin dugu permititu. Stop esateko, egoera honi amaiera behingoz emateko garaia heldu zaigu". Arratsaldeko zortzietan da hitzordua Telletxe plazan.

Gaiaren inguruko berriak:

18/98 eten, mobilizazioa Algortan (Etengabe, 2006 Uzt 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun