Ostiralean egingo diote ongi etorria Galder Bilbaori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 4a, 21:19

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, ostiral honetan, uztailak 7, egingo zaio ongi etorri ekitaldia Galder Bilbao "Txapi" algortarrari. Preso gaztea pasa den ostiralean irten zen Curtis espetxetik, 30.000 euroko fidantza ordainduta eta, epaiketa burutu gabe, hiru urte kartzelan egon ostean. Besteak beste, 20:00etan ekitaldi politikoa egingo da San Nikolas plazan; ondoren, manifestazioa izango da Algortan zehar. Eta azkenik, 22:00etan, bertso-afaria egongo da Gorrondatxe herriko tabernan. Afariaren prezioa 12 eurokoa da.

Gaiaren inguruko berriak:

Txapi Algortan (Etengabe, 2006 Eka 24)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun