Musika ekoizpenari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 4a, 21:44

Musika ekoizpenari buruzko MusikaOla lehen . jardunaldiak (pdf) egingo dituzte Berangon, uztailaren 10etik 13ra. Grabazioan, ekoizpenean, promozioan zein alderdi juridikoan adituak diren hainbat lagunek eskainiko dituzte hitzaldiak. Estudioko grabazioak eta tailer praktikoak ere egingo dituzte. Hitzaldietan azaldutako guztia gida-liburu batean bilduko dute jardunaldiak amaitu ostean. Parte-hartzaile kopurua mugatua denez, 946 682 489 telefono zenbakiaren bitartez edo mezua musikaola[a bildua]yahoo.es e-postara bidaliz eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek. Horretarako, 20 euro (17 euro BBK Gorria txartela dutenek edo MusikaOla elkarteko kideek) ordaindu beharko dira. Jardunaldiak . Grabasonic estudioetan izango dira, Sabino Arana kaleko 56 zenbakiko 3. solairuan. Argazkia: Grabasonic.

Gaiaren inguruko berriak:

Berangon musika ekoizpenaz jardunaldiak egingo dituzte (Berria, 2006 Uzt 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun