Udan ere euskaraz irakurtzeko aukera badute Uribe Kostako haurrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 4a, 22:05

Uda honetan, uztailean hain zuzen ere, Irakurtzeko Txokoak izeneko jardueran parte hartzeko aukera izango dute, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako hondartza eta parkeetara hurbiltzen diren umeek. Txokoek liburutegia eta ipuin kontaketako gunea dute, 4-12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Bigarren aldia ekimena antolatzen duela mankomunitateak. Iaz hasi ziren, eta aurten ere herriz herri ibiliko dira: Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen. Hondartza daukaten herrietan bertan, eta bestela herriko parkeren batean.

Jarduerak irakurzaletasuna bultzatu eta euskararen erabilera sustatu nahi du aisialdi‑lekuetan, antolatzaileen iragarri dutenez, eta horretarako, 300 metro koadroko gunea jarri dute, bi zatitan banatuta: liburutegia eta ipuin‑kontaketako gunea. Liburutegira hurreratzen denak eskuragarri izango du 450 bat liburu, nahi duena hartu eta irakurtzeko. Eta ipuin‑kontaketako gunera sartzen denak hainbat ipuin entzun ahal izango ditu egunean zehar, 20 minutuko txandetan. Gune batean zein bestean, begirale elebidunak izango dira ekintza aurrera eramateko.

Ikusi egutegia eta ordutegia, herriz herri (eguraldi txarra egitekotan, ikusi toki alternatiboak).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun