Galeako gotorlekua XVIII. mendearen erdialdean eraiki zen –1742an ziurrenera- Bizkaiko Jaurerriak bultzatuta Abrara itsasoz sartzeko eremua babesteko asmoz, orduan bertan zeuden ingelesen ontzidien mehatxua benetakoa zelako. Eraiki eta bertan behera bota zuten hainbat aldiz; lehenengo batean ingelesek 1813an eta, gero, liberal indarrek guda karlistetan. Ordutik aurrera, apurka-apurka, gune hori abandonaturik geratu zen 1947ra arte, Getxoko Udalak Espainiko Herri Ogasunetik lur-jabetza lortu zuen arte –inguruko lurrak eta itsasargia barne-. Orduan jatetxe bat egin zen bertan, 1975era arte irekita egon zena.
- Alfredo Moraza Arantzadi Zientzi Elkarteko lan-taldearen koordinatzailearen , hitzak entzuteko sakatu hurrengo loturan (674 KB): hitzak
Jatorrizko elementuak
Gaur egun, ordezkatu ahal diren elementuak badaude Galeako gotorlekuan, baita berreraiki edo berregin egin daitezkeenak ere. Jatorrizkoak errespetatu egin behar dira Alfredo Moraza Arantzadi Zientzi Elkarteko lan-taldearen koordinatzailearen ustez. Hauek “inguruko harresiak –orduko kanoiak kontserbatzen dira-, sarrera, itsasargia hau inguratzen duten eraikinak lirateke. Lur azpian oraindik jatorrizko zorua mantentzen da –errekarrizko zorua ...- eta hau berreskuratu edo berregin liteke”.
- Alfredo Moraza Arantzadi Zientzi Elkarteko lan-taldearen koordinatzailearen hitzak entzuteko sakatu hurrengo loturan (994 KB): hitzak
Getxoko gobernu taldearen asmoa Galeako gotorlekuaren ingurua berreskuratzea da, Arantzadi Zientzi Elkarteak egindako ikerketak oinarri hartuta eta Eusko Jaurlaritzaren Ondare Zuzendaritzak onartzen duenaren arabera, Iñaki Zarraoa alkateak azaldutakoaren arabera. Ekimena aurrera eramateko prozedura erabakita ez dagoen arren, “Udalak berak berreskuratze lanak bere gain har litzake, ondoren, lehiaketa baten bidez, ustiapena esleitzeko”, Zarraoak aurreratu duenez. Berreskuratze lanak 2007ko lehenengo sei hilabetean hastea espero dute.
- Iñaki Zarraoa Getxoko alkatearen hitzak entzuteko sakatu hurrengo loturan (686KB): hitzak