Espainiako Gobernuak zor dizkion 1,11 milioi euroak jasoko ditu Leioako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 6a, 21:50

Espainiako Sustapen eta Kultura Ministerioek osatzen duten Batzorde Mistoak atzo egindako bileran erabaki zuen Kultur Leioa (argazkian) eraiki izanagatik tokiko udal erakundeari zor zion 1,11 milioi euro inguru ematea. 1999ko apirilaren 12an sinatutako hitzarmenaren bidez, aipatu kultur zentroa egin zezan, 1.800.000 bat euro jasoko zituela agindu zion Espainiako Gobernuak Leioako Udalari. Hala ere, orain arte, kopuru horren herena baino ez du jaso, 690.000 euro alegia. Tartean, 2004 urte erdian amaitu ziren eraikuntza lanak eta urte horretako irailaren 23an inauguratu zuten Kultur Leioa. Sustapen Ministerioak prentsa-ohar bidez jakinarazitakoaren arabera, orotara, 1.112.024,21 euro jasoko du Leioako Udalak.

Gaiaren inguruko berriak:

Kultur Leioa eraikitzeagatik Leioako Udalari Espainiak zor dion milioi bat euro oraindik ordaindu ez izana gaitzetsi du EAJk (2005 Abe 01)

Leioako Udalari zor dion milioi bat euro ordain dezan eskatuko diote Zapaterori (2005 Urr 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun