"Aupa Etxebeste!" filmea egongo da ikusgai gauean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 7a, 13:46

Gaur, uztailak 7, aurtengo Udako Zinea Plazan kanpaina hasiko da Gorlizen, bertoko kultur iturriek jakinarazi dutenez. Guztira, lau filme egongo dira ikusgai uda honetan, bi euskaraz eta bi erderaz, Eliz Plazan, 22:30ean uztailean eta 22:00etan abuztuan eta irailean, ordurako arinago egingo delako ilun. Filmeen izenburuak hauek dira: uztailaren 7an, "Aupa Etxebeste!"; abuztuaren 14an, "Robots"; abuztuaren 27an, "Zientzia fikzioa"; eta, azkenik, irailaren 8an, "Mi mejor amigo". Bertan 200 aulki jarriko dituzte, eta euria bada bertan dagoen pilotaleku estalia izango litzateke zinemalekua. Argazkian, "Aupa Etxebeste!" filmeko irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun