Getxoko HAPO Bilbo metropoliko LZPra egokitzea Lurzoruaren Legea ez betetzeko “inposaketa” da Aralarren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 7a, 19:07

Aralarrek uste du Getxo udalerriko HAPO Bilbo metropoliko LZPra egokitzea Lurzoruaren Lege berria indarrean jartzea ekidin nahi duen “inposaketa” dela, uztailaren 5ean alegazioekin aurkeztu duen idazkian dion bezala. Alderdiak kritikatzen du berrikustapen oso bat dena Udal Gobernu Taldeak egokitzapen bat bezala aurkeztu izana, eraikitze dentsitatearen eta egoitza lurzoruaren erabateko eskaintzaren gehikuntza nabariak direlako. Era berean, salatu du hori egin izana, proposatutako norabide berriaren eta egindako diagnostikoaren oinarri objektiboak ezarriko dituen beharrezko hirigintza informazioaren ekarpena egin gabe. Argazkian, Javier Madrazo EAEko Etxebizitza sailburua eta Iñaki Zarraoa Getxoko alkatea Getxon 8.000 BOE eraikitzeko planaren aurkezpenean.

Joan den ekainean, EAEn onartutako Lurzoruaren Legea indarrean jartzearekin batera, hiritarren parte hartze programaren edukia eta udal planaren kontseilu aholkulariaren osaketa eta zereginak arautu dira, non horrelako aldaketentzat auzo elkarte eta ingurumenaren defentsan diharduten erakundeen parte hartzea bermatu beharko den.

Harritzen du ekimen horren justifikazio bezala Bilbo metropoliko LZP erabiltzea, ez baitago indarrean ere. Horregatik ez da HAPOren egokitzapena bere gainetik dagoen arautegi batera, orain arte HAPOren behin betiko onarpenerako Administrazioaren aldetik erresistentzia handiak aurkitu dituen figura baten inposaketa baizik, ekinbidearen bitartez. Horregatik, Aralarren ustez, aurrera ihes eginez saihestu nahi da ekimenaren eduki garrantzitsuei eragiten dien arautegi berria.

Nabarmentzen den elementuetako bat eta lege berriarekin zuzenean topo egiten duena dentsitate baxuko azalaren berregintzan ekitea da. Gainera neurri gabeko egoitza guneen eskaintza planteatzen du, dagoena hirukoiztu arte, lurzoruaren gaineko eragina eta sustapen inmobiliarioaren onuren itxaropena biderkatzen ditu, jasangarritasun printzipioaren kontra doana, udalerrian dagoen lurzoru urriaren xahutzeagatik.

Ingurumenean eragina

Ez da egin ingurumenean eraginaren erabateko ebaluazioa, ez bakarrik lege berriak ezartzen duelako, baizik indarrean dagoen arautegiak 2001/42/CE Europako Parlamentuko arteztarauak ala agintzen dutelako, proposatzen den hirigintza ekimenaren lurzoruaren gaineko eraginak eta ingurumenean eragina ukaezinak direnean.

Proposamena aurrera eramanez udalerriko lurzorua agortuko litzateke eta Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan agertzen diren hainbat espezientzat galera arriskua ekarriko luke, besteak beste, igel hanka luzea, musker berdebeltza, eskulapioren sugea, gabiraia, zata grisa, arkamelua eta galzorian dagoen Europako bisoiarentzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun