Areetako hondartzan kontuz bainatzeko gomendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 7a, 19:55

Areetako hondartzan (argazkian) kontuz bainatzeko gomendatu du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Horrela, bainu laburrrak egitea eta, ahal denean, ondoren edateko urarekin dutxatzea gomendatzen da. Azken astean eginiko Bizkaiko areatzen osasun-kontrolerako programaren emaitzen arabera, bertan bainatzeko uraren osasun-kalifikazioa "onargarria" baino ez izatea da kontuz bainatzeko gomendioaren arrazoia. Uribe Kosta eskualdeko gainontzeko hondartzetan uraren kalifikazioa "ona" da eta bainatzea librea da.

Bestalde, hondartzen garbitasun eta osasun alorretako baldintzei dagokienez, Getxoko Arrigunagan eta Azkorrin eta Gorlizen hobetu egin daitezke, eta gainontzekoetan onak dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun