Gorka Garcia “Patas” eta Huelvako beste presoen bizi baldintzak okerrera doaz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 7a, 20:45

Huelvako espetxean dauden euskal preso politikoen egoera salatu zuen atzo Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez. Webguneak Huelvako espetxean dauden Gorka Garcia Sertutxa “Patas” algortarrak eta EPPKko beste 10 hamar lagunek egindako idazkia argitaratu du. Bertan, orain dela bi hilabetetik hona pairatzen duten bizi baldintzen okertzearen berri eman dute 11 presoek, kartzeleroek haiekiko duten jarrerari egotziz. Kasuak gehiago badira ere, nabarmendu dute ekainaren 17an abokatuekin hitz egitea oztopatu zietela eta 22an Karlos Apeztegiari jotzeko mehatxuak egin zizkiotela eta arauen gehiegizko erabilpena eginez isolatu egin zutela. Gainera, presoek jakinarazi dutenez, Apeztegiaren aita bisitan joan zenean, 73 urteko gizona umiliatzeko saiakera egin zuten funtzionarioek eta lortu ez zutenez, bisita gabe utzi zuten. Presoen arabera, “deigarria da ezker abertzaleak ireki nahi duen egoera politiko berriaren aurrean espetxe honetan zuzendaritzak bermatuta, ez bada sustatuta, egoera nabarmen okertzea".

Gaiaren inguruko berriak:

Are okerrago ere Huelvako espetxean (Etengabe.org, 2006 Eka 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun