Biharko
Askapena eta
Komite Internazionalistek deitutako “Israelekin harremanak eten. Herrientzat autodeterminazioa” leloko manifestazioak jarraitzen du atxikimenduak biltzen. Uribe Kostan, Biladi palestinar kulturguneari, Itzubaltzeta eta Txorimalo gaztetxeei eta Xabi Paya bertsolariari Ukabilkada musika taldea, Ganebarri gaztetxea eta SUGA gehitu zaizkie. Nazio mailan, Ezker Batua Berdeak, Ekimen Komunista eta Iratzarrik ere deitu dute bihar arratsaldeko 5:30ean Bilboko Arriaga plazan izateko, aurretik Askapena, Komite Internazionalistak, ELA, LAB, ESK, EHAK, Batasuna, EPK (PCE), Euskal Herriko Komunistak (EHK), Euskal Herriko Bilgune Feminista, Ikasle Abertzaleak, Lurra deialdia, MusikHerria herri disketxea, Harresiak Apurtuz, Bilboko Askatasuna, Bilboko Etxerat, GITE-IPES, Barakaldoko Dorretxea gaztetxea, Gasteizko gaztetxea, Gasteizko Errota Zaharra auzo elkartea, Mamarigako kultur etxea, Zaramazulo gune autogestionatua eta hainbat pertsona ezagunek egin bezala. Argazkian, asteazkenean hainbat erakundek emandako prentsaurrekoa / Askapena.