Mendizale algortarrarena izan daiteke Huescan aurkitutako gorpua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 10a, 20:59

Guardia Zibilak gorpu bat aurkitu du gaur Aragoiko Piriniotako Izas zonaldean, eta larunbat arratsaldean galdu zen mendizale algortarrarena izan daitekeela uste dute, Huescan Espainiako Gobernuko Ordezkariordetzak jakinarazi eta hainbat komunikabidek jaso dutenez. Hilotza Jacako Eskualde Ospitalera eraman dute, bertan identifikatzeko. Jacako eta Boltañako Guardia Zibilaren Erreskaterako eta Mendiko espezialistak goizean irten dira 51 urteko S.G.U. gizonezkoa aurkitzeko, Izaseko sakaneko eta ubideko zonaldetik, IHEL-41 helikoteroaren laguntzarekin. Argazkian, beste erreskate baten irudia.

Mendizale algortarra joan den larunbatean galdu zen Ibon de Iseriaren eta Coll de Ladronesen arteko bidexkan, Canfranc udalerriaren barruan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun