Umeentzako abentura-jarduerak eskainiko dituzte uztailean Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 10a, 21:07

Lemoizko Kultur Etxeak 7 eta 12 urte bitarteko umeentzat zuzenduak dauden abentura-jarduera ugari eskainiko ditu hilabete osoan zehar. Tokiko iturrien esanetan, interesik dutenek izena emateko "aukera badute oraindik". Uribe Kosta eskualdean "aintzindaria" den ekimen hau datozen hiru ostegunetan burutuko da, hau da, uztailaren 13, 20 eta 27an, goizeko 11etatik eguerdiko 12:30era, inguruneko toki ezberdinetan. Horrela, hilaren 13an umeak Goikomendiko zaldi-eskolara joango dira zaldi gainean ibiltzen ikastera; 20an, Txorropesko hondartzan piraguan jardungo dira; eta azkenik, 27an Urdulizko harkaitzetara eramango dituzte eskaladaz, tirolinaz eta arku-tiroaz goza dezaten. Argazkian, piraguistak Plentzian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun