Lemoizek doako aparkaleku berria du Gasituaren aldean; "horrekin asko hobetuko dira herriko azpiegiturak", udal iturriek jakinarazitakoaren arabera. Dagoeneko, erabil daiteke. Guztira, 3.671 metro koadro ditu, eta bertan 31 ibilgailu sartzen dira. Gainera, bateria erako bi aparkaleku‑lerro ditu, bien artean 5 metro zabaleko erreiarekin. Horrez gain, elbarrientzako tokia ere badago. Oinezkoak, zelaigunetik, errekaraino jaitsi daitezke, %7ko arrapala baten bidez. Arrapalak baranda bat du, babes metalikoa eta guzti. Uda pasatutakoan amaituko da behin betiko egokitzapena, zuhaitzak eta kaleko hainbat altzari jarriz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!