Aukeraturiko artista guztiek dirua jaso eta euren obrak Bizkaian zehar erakusteko aukera izango dute. Era berean, 20 artista horien artean, hiruk sari bereziak lortu dituzte: 3.600 euro Lide Kaltzada gernikarrak, 2.700 euro Koldo Etxebarria lemoarrak eta 2.100 euro Valdepeñaseko (Ciudad Real) Carmelo Camachok.
Epaimahaia
Alfonso Gortazar pintoreak eta EHUko Arte Ederretako irakasleak, Jose Angel Lasa eskultoreak eta EHUko Arte Ederretako irakasleak, Pilar Mur Bizkaiko Foru Aldundiko Rekalde aretoko zuzendariak, Daniel Tamayo pintoreak eta EHUko Arte Ederretako irakasleak eta Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoko zuzendariak osatu dute artistak aukeratzeko epaimahaia.