Guztira, 2.000 liburuz osatutako bibliografia fondoa eskainiko zaio publikoari. Horrela, udal liburutegien arduradunek hautatutako eleberriak, ipuinak, komikiak eta abar, izango dituzte eskura. Halaber, aldizkariak eta eguneko prentsa ere aurkitu ahal izango dituzte. Azken finean, udarako eta, bereziki haurrentzat aproposak diren irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.
Bestalde, haurrak egun osoan zehar udako liburutegiez goza dezaten, hainbat joko izango dituzte eskuragarri eta, horiekin batera, begiraleek koordinatutako jarduerak antolatutako dira. Horrela, liburuak eta jolas-jarduerak uztartuko dira Letren Terrazetan. Ohikoa denez, astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik liburutegiak eta ordutegia honako hau izango da: 12:00etatik 14:00etara eta17:30etik 20:30era.
"Irakurri" kanpaina
Letren Terrazez gain, irakurtzea bultzatzeko beste ekimen bat abian da azkenaldi honetan Getxo udalerrian: "Irakurri" kanpaina, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak bultzatuta. Kanpaina honen bidez liburuak banatu dira zenbait taberna, kafetegi eta mintzalekutan, bezeroek irakurri edota maileguz har ditzaten. "Irakurri" kanpainan hartutako liburuak udalerriko edozein liburutegitan eta Letren Terrazetan ere itzul daitezke. Liburuak udako liburutegietara ondo dituen orori, kalkomaniak emango zaizkio.
Astearte honetan, uztailak 11, "Letren Terrazak" berriz izango dira Getxo udalerriko kaleetan, gaztetxoek eta helduek liburuekiin goza dezaten. Ohikoa denez, udal liburutegiek hiru etxola jarriko dituzte plaza banatan. Horrela, "terrazak" abuztuaren 31ra arte egongo dira Algortako Telletxe plazan eta Getxoko Sarri plazan. Areetako Xake plazako etxola, ordea, abuztuaren 25era arte egongo da zabalik. Hiru gune hauetan udarako bereziki hautatutako liburuak irakurri ahal izango dituzte erabiltzaileek, kultur iturriek prentsa-ohar bidez jakinarazi dutenez.