HAPO LZPra egokitzeko dokumentuari alegazioak aurkeztu eta hitzaldiak antolatu ditu Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 11a, 15:13

Uztailaren 6an, Getxo Bizia herri plataformak, alegazioak aurkeztu zizkion udal erregistroan, Getxo udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) Bilbo Metropoliaren Lurralde Zatikako Planaren (LZP) zehaztapenetara egokitzeko dokumentuari. Alegazioen testua eta horien harira egindako proposamenak euren webgunean aurkitu daitezke. Bestalde, "Hirigintza Plangintza zeharo aldatzeko Getxoko Udalak aurkeztu duen dokumetuaren aurrean" duten iritzia eta egin dituzten alegazioak azaltzeko hainbat hitzaldi antolatu dituzte: uztailaren 12an, 20:00etan, Algortako Itxasgane Kulturgunean; uztailaren 13an, 19:30ean, Erromoko Itzubaltzeta gaztetxean; eta, azkenik, uztailaren 17an, 19:30ean, Getxoko Andra Mari probalekuan. Argazkian, Javier Madrazo EAEko Etxebizitza sailburua eta Iñaki Zarraoa alkatea Getxon 8.000 BOE eraikitzeko planaren aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun