Espainiako Poliziak Pablo Muñoz "
Diario de Noticias" eta "
Noticias de Gipuzkoa" egunkarietako zuzendaria atxilotu du Donostian gaur goizean, berria.info-k zabaldu duenez. Bestalde, Askatasunak beste atxiloketa baten berri eman du. Errepresioaren aurkako erakundearen arabera, Jesus Iruretagoiena gizon edadetua preso hartu dute kalez jantzitako polizi espainiarrek Zumaian 11:30ak eta 12:00ak bitartean eta orain inkomunikazio egoeran dago. Askatasunak gogoratu du inkomunikazioa "tortura ahalbidetzen duen" tresna dela. Atxiloketak Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Aretoko epaileak agindu ditu, ekainaren 21ean abiatutako ustezko ETAren finantziazio sarearen aurkako sarekadarekin jarraituz. Pasa den astean Pablo Muñozek publikoki ukatu zuen ETArekiko inolako harremanik izatea. Baltasar Garzon pasa den ostiralean bueltatu zen Espainiako Auzitegi Nazionalera AEBetatik, eta gaurkoak dira agintzen dituen lehenengo atxiloketak, Espainiako Gobernua atxiloketak egon ez zitezen ETArekiko akordiorik egin izana ezeztatzen aritzen denean.