Espetxeratu egin dute ustez Oliteko autobus istripua eragin zuen gazte berangoztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 11a, 19:48

Eitb24 webguneak jakinarazitakoaren arabera, Tafallako epaitegiak espetxe-agindua eman dio ustez bere autoarekin iragan igandean Oliteko autobus istripua eragin zuen 23 urteko Berangoko gazteari, Fiskaltzak eskatu legez. Nafarroako Foru Poliziak abiatutako ikerketan, gazte horrek baimendutako tasa lau bider gainditu zuela ondorioztatu zuten, hori dela eta, arduragabekeri osoz sei pertsona larri zauritzea leporatu diote. Ezbehar horren ondorioz artatu zituzten 22 lagunetatik, lau zenbait nafar erietxeko zainketa intentsiboetako unitatean daude oraindik. Horien arteko biri besoa eta hanka moztu diete, hurrenez hurren. Beste bik, gainera, gorputz-adarrak larri kaltetuta dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun