Piriniotan hildako mendizale algortarrari meza egingo diote arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 11a, 20:02

Sabas Gonzalez Uribarri Algortako 51 urteko mendizale ezaguna eta iturgina zenari arratsaldeko 7:30ean egingo diote meza Algortako San Martin elizan. Gonzalezen gorpua atzo topatu zuen Guardia Zibilak, Aragoiko Piriniotako Izas zonaldean, larunbat arratsaldean Ibon de Iseriaren eta Coll de Ladronesen arteko bidexkan galdu ostean. Hildako mendizalea bakarrik zebilen ondo ezagutzen zuen Huescako Piriniotako bere ibilbidean, Jaca inguruan, eta iturri ofizialen arabera litekeena da ikuspegiaz gozatzeko geldiunea egin izana eta une horretan labain egin izana, 200 metroko erorketa eta harrien kontrako kolpea pairatuz.

Gaiaren inguruko berriak:

Mendizale algortarrarena izan daiteke Huescan aurkitutako gorpua (2006 Eka 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun