Bihar, hilak 12,
Frantziako Txirrindulari Itzuliaren 10. etapa Euskal Herritik igaroko da. Kanbon (Lapurdi) abiatu eta Baxenafarroa eta Xiberoa zeharkatuko ditu. Aurreko urtetan egin bezala,
Euskal Herrian Euskarazek euskararekiko behar den errespetua izatea eskatu die bertako arduradunei. Berriro ere, 2003ko edizioan gertatu bezala, iruzurra egingo digutenaren zantzuak baditugu. Izan ere, joan den astean jarritako bide seinaleetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da. Euskaldunon hizkuntza eskubideak ez dituzte errespetatu. Zapalkuntza eta iruzur hau salatu asmoz, Kanboko etapa abiatu aurretik elkarretaratzea egingo dugu. Kanboko Errobi kolegioaren aitzinean dugu zita. Uztailaren 12an, asteazkenez, goizeko 9:30ean. Euskararen presentzia aldarrikatu txirrindulari itzulian. Euskara ofiziala Euskal Herrian! Argazkian, txirrindulari bat Estrasburgon egindako erlojuaren kontrakoan /
Francois Schnell.