Bihar Iruñera joateko deitu du Itzubaltzetako Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 11a, 21:12

Uztailaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 7:30ean Iruñeko "Ajos" plazan manifestazioa abiatuko da “Harresiak bota eta independentzia irabazi!" lelopean, Segi gazte erakundearen eskutik. Manifestazio horrekin Segiren borroka ildoari jarraipena emango zaio udan ere, askapen borrokan oporrik hartzeko momentua ez dela argi utziz. Iruñera hurbiltzeko autobusa antolatu dugu, arratsaldeko 5:30ean Bilboko San Nikolas plazatik abiatuko dena. Iruñetik etxerako buelta berandu xamar izango denez ez da metroko zerbitzurik egongo, eta hortaz Bilboraino kotxez hurbiltzea komeni da. Itzubaltzeta / Erromon autobuserako zerrendak Brankan eta gaztetxean dituzue; eskertuko genizueke zerrendetan izenaren aldamenean autoa duzuen adieraztea, Bilboraino hurbildu eta berriz ere etxera itzuli ahal izateko. Argazkian, San Fermin jaietako iazko txupinazoa / Xirika.

Gaiaren inguruko berriak:

"Harresiak bota ta Independentzia irabazi!" lelopean manifestazioa antolatu du Segik asteazkenerako Iruñean (Gaztesarea, 2006 Eka 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun