Euskal jaia nagusi Kanbon Frantziako Itzuliaren bezperan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 11a, 21:55

Bihar Kanbotik irtengo den Frantziako Itzuliaren etapa aitzakiatzat hartuta, gaur arratsaldean zehar animazioa eta festa izaten ari da Kanboko herriko etxetik abiatuta. Euskal Kultur Erakundeak bere talderako fitxatutako Igor Elortza, Unai Iturriaga (argazkian), Iñaki Gurrutxaga eta Amets Arzallus bertsolariek tropeletik tiratuko dute "Bertsulari-Tour" itzulian. Horrezkero, Patxi eta konpainia eta euskal dantzak izango dira San Josepe parkean. Era berean, "Euskal Herriko Aurpegiak" erakusketa Frantziako Itzuliaren gunean bisitatu ahal izango da eta Turismo Bulegoan "Euskal Herria Joan-Jinean" bideo-klipa ikusgai izango da. Argazkia: Patxi Gaztelumendi.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal kultura Frantziako Itzulian (EKE)

Euskarari errespetua, ofizialtasuna!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun