Balmasedan esperimentatzeko aukera izango dute EHUko artistek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 12a, 15:01

Leioa eta Erandioko campuseko Arte Ederretako fakultateak arte plastikoa sustatu eta zabaltzeko hitzarmena sinatu du Balmasedako Udalarekin. Akordioaren helburua bikoitza da. Alde batetik, bi erakundeen arteko elkarlanak Arte Ederretako ikasleen prestakuntza praktikoa hobetu nahi dute eta, beste aldetik, ikasleek Balmasedan aurrera eramango dituzten jarduerek Enkarterrietako udalaren kultur giroa sustatzen lagunduko dute. Besteak beste, hitzarmenak honako ekimenak aurreikusten ditu: Arte Ederretako ikasleen lanak batuko dituzten erakustaldiak, hitzaldiak, mintegiak eta ikastaro askotarikoak. Hitzarmena Balmasedan sinatu dute Joseba Maria Zorrilla tokiko alkateak eta Agustin Ramos Arte Ederretako fakultateko dekanoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun