Kasta umileneko Indiako emakumeak bere buruaren jabe izateko 9.300 euro bideratu ditu Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 12a, 16:01

Berangoko Udalak bere burua aski duen emakumeak izan daitezen laguntza emango die Indiako Dalit kastako berrogei emakumezkoei. Miren Dobaran Berangoko alkateak jakinarazi duenez, Berangok Vicente Ferrer Fundazioak burutzen duen heziketa ekimena 9.300 eurorekin diruz lagunduko du. Proiektu horretan lanbideren bat erakutsiko diete emakumeei, jarduera ekonomikoak egiteko ahalmena eskura ditzaten eta, horrezkero, diru sarrerak lortu eta beraien familiak egonkortu ditzaten, autoestimua handituz. Dobaranen esanetan, “dalit izatea dohakaitza da herri horretan, emakumeek oraindik ere okerrago dutela”, horregatik, “munduko txiroenen artean txirotasunak emakume aurpegia duelako” kolektibo horren aldeko apustua egin dute. Gainera “etorkizuneko apustua” dira emakumeak, “prestakuntza eta mentalitatea alabei transmitituko die. Bestalde, datorren urtean Indiakoa bezalako nazioarteko lankidetzako proiektuetara udal aurrekontuaren %0,7 bideratzeko asmoa du Berangoko Udal Gobernuak. Argazkian, dalit emakume bi etxea eta umeak zaintzen / Matteo Gianni.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun