Alde horretatik, programak eskaera humanitario bati erantzuten dio, “baina ez dugu inolaz ere ahaztu behar programa horrek elkartasuna, errebindikazioa eta gizarte-sentsibilizazioa uztartzen dituela”. Izan ere, haurrak familia euskaldunetan hartzea bisita elkarreragile bihurtzen da, haurrek bizitza osoan oroituko dituzten oporrez gozatzen duten bitartean, familiek beste errealitate bat ezagutuko baitute parez pare; hain zuzen, Marokok ilegalki okupatu zion herrialdera itzultzeko irrikaz denbora luzean itxaroten ari den herriarena.
Igandeko jaialdiaren egitaraua:
- 11etan, haurrentzako jolasak eta puzgarriak egun osoan zehar.
- 12etan, dantza erakustaldia Txikiak eta Gure Ohiturak taldeekin.
- 14etan, herri bazkaria. Tiketak salgai izango dira 10 eurotan.
- 16etan, Saki magoaren erakustaldi magikoa.
- 17etan, Saharako musika eta dantzaldia Sahara No Se Vende taldearekin.
- 18etan, Afrikako perkusioa.
- 18:30ean, herri txokolatada.
Gaiaren inguruko berriak:
Oporrak Bakean jaia Leioan uztailaren 16an (Saharatik.com)
Getxoko Udalak eta Sahararen aldeko Getxoko Atfal elkarteak Oporrak Bakean programarako urteko lankidetza hitzarmena sinatu dute (Getxo.net, 2006 Eka 29)
Euskal Herrian uda igaroko duten Saharako umeak herenegun heldu ziren Loiuko aireportura, Oporrak Bakean plangintzaren barruan.