Armintza, Asua, Larrabasterra eta Negurin dira jaiak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 13a, 20:45

Uztailaren 16ko Karmen Eguna aitzaki, jaiak izango dira asteburu honetan Uribe Kostako herri eta txoko ugaritan. Besteak beste, Armintza eta Larrabasterran gaur emango zaie hasiera ospakizunei; Asuan (Erandio) eta Negurin, berriz, bihar piztuko dute suziria. Batzuetan zein besteetan, igandera arte egongo da zerekin gozatu. Armintza, Asua, Larrabasterra eta Neguri Langileko jaietako ekitaldien berri izateko UKBERRI.NETeko agendan begiratzea baino ez daukazu. Argazkian, Gatillazo taldearen kontzertua iazko Larrabasterrako jaietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun