Itzubaltzeta / Erromoko jaiak Santa Eugenia kaleko parking-ean izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uztailaren 13a

Laugarren urtez, Santa Eugenia kaleko orubean jarriko dira Itzubaltzeta / Erromoko jaietako txosnagunea eta oholtza nagusia. Horrela esaten du jai horietarako Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak herenegun sinatutako dekretuak, non Branka, Zasi Eskola, Bereterretx eta Euskalkiz Euskalki elkarteei “Santa Eugenia kalearen ondoan den zabalgunean” txosna jartzeko baimena ematen dien, beste 7 talderi ukatuz. Jaietako gune nagusia ohi den Santa Eugenia plaza lan eremua izaten jarraitzen du, nahiz eta Getxoko Udalak behin eta berriro ziurtatu aurten jaiak bertan egingo zirela. Azken aldia, orain dela pare bat aste izan zen, Udal Zerbitzu Teknikoen Arloak Itzubaltzeta / Erromoko atari guztietan jarritako oharraren bidez. Idazkiak lanetan izandako hainbat arazoren berri eman ostean lanak “uztailaren amaieran” bukatuko zirela esaten zuen. Orain, ikusteke dago istripu arriskurik ez izateko parkingak dituen bi altuerak berdintzeko lanak egingo diren. Bestalde, parkingean dagoeneko 70 babes ofizialeko etxebizitza eraikitzen egon beharko lirateke, Javier Madrazo Sailburuak iazko martxoan agindu zuenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun