Berdegune gehiago, antza
Bestalde, 16 urte barru Bizkaiak izango duen biztanle kopuruaren gaineko ikerketa egin ondoren, Getxon etxe gehiago egin ahal izango dela berriro horretarako lurrak dituelako esan du Bizkaiko Foru Aldundiak, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak gogoratu duenez: “hazteko gaitasuna baldin badugu aukera hori ez duten inguruko herriekin solidarioak izan behar dugu”.
Iñaki Urkizaren aburuz, berriz, Getxoko lurraren izendapena ez da aldatu Getxon: “metro koadro bakar bat ere ez dago gaur egun ez urbanizagarria dena eta urbanizagarri egin nahi duguna. Zurrumurruak zabaldu dira “Getxoko baserria” desagertu egingo dela, baina eremu hori honez gero urbanizagarria da 2001az geroztik eta bertan etxeak altxatuko dira”.
Noren etxea botako duten, aurreragoko auzia
Getxon etxeak bertan behera botatzeari buruz argitaratutako informazioei dagokienean, bestalde, Urkizak argitu du momentuz ez dela ezer erabaki horren gainean. “Bakarrik jakin nahi dugu zein etekin aterako zaion lurrari; beraz, mantendu eta bota behar diren eraikinak zeintzuk izango diren geroago hartuko den erabakia da, jabeekin elkarrizketatu eta gero, alegia”.
Berdeguneei dagokienean, babestutako 5.000 etxebizitza eregiteko proiektuarekin berdegune publiko gehiago sortuko dira udalerrian, herritar guztien gozamenerako, EBko zinegotziaren esanetan. Aurreikusi du berdeguneen 150 hektarea sortzea, eraikinak egiteko baimena ez daukaten 250 hektareen gainean.
Alokatzea ez omen da irtenbidea
Bestalde, Urkizak ukatu du Getxon etxebizitzarekin dagoen arazoari irtenbidea emateko etxebizitzen alokairua irtenbidea izan daitekeenik. Bere datuen arabera, Getxon hutsik dauden etxebizitzak 3.500 dira, eta horietatik soilik 58 sartu dira Eusko Jaurlaritzaren Bizigune alokatzeko programan.
Amaitzeko, Urkizak gogoratu du datorren asteazkenean, hilaren 19an, arratsaldeko 7etan, bilera egingo dutela Getxoko probalekuan, HAPOren aldaketari buruzko informazioa emateko. Gehitu duenez, plan hori ez da egokituko Lurraldeko Zatikako Plana onartu arte.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxoko 8.000 etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena onartu du Eusko Jaurlaritzak (2006 Uzt 11)
HAPO LZPra egokitzeko dokumentuari alegazioak aurkeztu eta hitzaldiak antolatu ditu Getxo Biziak (2006 Uzt 11)
Getxoko HAPO Bilbo metropoliko LZPra egokitzea Lurzoruaren Legea ez betetzeko “inposaketa” da Aralarren ustez (2006 Uzt 07)
HAPOren moldaketen berri emateko lau aurkezpen eta lau erakusketa egingo ditu Getxoko Udalak (2006 Eka 09)
Getxon 8.368 etxebizitza eraikitzeko hiri antolaketako aldaketak iragarri ditu Getxoko Udal Gobernuak (2006 Mai 22)
Getxon 5.000 BOE eraikiko dituela agindu du Javier Madrazok (2005 Api 06)