Armintzako Txapel Reggae 2006 jaialdia ospatuko da larunbat honetan, uztailak 15, Karmen jaiak direla eta. Ikusle ugari biltzen dituen ekimen honek bost talderen emanaldiak eskainiko ditu aurten, Garagardo Gura eta 12 Tribu euskal taldeak tartean. Horrela, 23:00etan, Eclipse Reggae talde tenerifearrak hasiko du jaialdia, eta ondoren joko dute Kisap (Valentzia), Mood Rakers (Madril), 12 Tribu –argazkian– eta Garagardo Gura, Lemoizko Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Hala ere, kontzertuen aurretik jai-giroko beste hainbat jarduera izango dira Armintzan. Horrela, 12:00etatik aurrera haurrentzako tailerrak izango dira; 17:30ean Mus Txapelketa jokatuko da; eta 20:00etan sardinada herrikoia izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!