Bizkaiko zubia eta Lemoizko Basarorda artean Euskara Zerbitzuek aurkitutako 200 bat lagun elkarrizketatuko dituzte. Grabaketek eskualdeko hizkuntz-ondarea (lexikoa, fonetika ...) eta etnolinguistikoa (eskualdeko abestiak, ipuinak, esakerak eta olerkiak) ikertzera lagunduko dute.
Uribe Kostako Mankomunitateak 36.899 euro jarriko ditu eta Getxoko Udalak, berriz, ikerketaren kostearen erdia baino zertxobait gehiago emango du, 39.197 euro. Guztira 76.096 euro inbertituko dira ikerketan.