Getxoko Folklore Jaialdiak hiru kontinentetako taldeak bilduko ditu asteburu honetan Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 18a, 15:07

Getxoko Dantza eta Folklore Jaialdiaren 22. ekitaldia ospatuko da uztailaren 21etik 23ra. Ohi bezala, saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira eta 22:00etan hasiko dira, sarrera doakoa delarik. Aurten, Itxartu talde algortarraren, Areosako Talde Etnografikoaren (Portugal) eta Senegalgo Kora taldearen emanaldiez gozatu ahal izango dute ikusleek. Itxartuk emango dio hasiera jaialdiari Euskal Herriko tradiziozko koreografiak eskaijniz eta, biharamunean, Portugaleko Vianako eskualdeko folklorearen adierazlea den Areosako Talde Etnografikoa arituko da. Azken jardunaldian, amaiera bikaina emango dio jaialdiari Kora (argazkian) talde senegaldarrak, bere herriko eslaviar tradiziozko dantza eta kantuak erakutsiko dituelarik.

Modu honetan, antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaialdia aukera ezin hobea izango da herri ezberdinen ohituretara gerturatzeko, elkarrengandik urrun dauden lurraldeak nolabait batuz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun