Datorren uztailaren 28an burutuko den Getxoko Udal Batzarrean 2006-2007 ikasturtetik aurrera ikasle getxoztarrek doako testu liburuek izan ditzaten mozioa aurkeztuko du Alderdi Popularrak. Getxoko PPren proposamenenak derrigorrezko hezkuntzan liburuen doakotasuna ezar dezan Eusko Jaurlaritzarengana zuzentzea eskatzen dio Getxoko Udalari, “Eusko Legebiltzarrean erdietsitako akordioak betez”. Era berean, mozioak Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatzea proposatzen du, doakotasuna lortu arte Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleen derrigorrezko testuliburuen erosketa finantzatzeko. PPren esanetan, dagoeneko Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak horrelako plangintzak dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!