Teresa Palacios Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. aretoko epaileak aintzat hartu du España y Libertad (Espainia Ta Askatasuna, ETA) plataformak Irantzu Gallastegi (argazkian) euskal preso politikoaren Iker Gallastegi osabaren aurka ezarritako helegitea. Aipatu plataformak salaketa ezarri zuen Gallastegiren aurka, Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotziaren heriotzaren inguruko bideo batean ustez esandakoagatik. Gallastegik honakoa adierazi zuen: “zergatik eskatu behar dugu barkamena? Guri nork eskatu digu barkamena frankismoaren 40 urteak direla eta? ETAn ez dago hiltzea gustatzen zaien horietakorik, ez dago. Haien egitekoa da, aberriaren betebeharra delako hiltzen dute”. España y Libertaden esanetan “terrorismoaren goratzea” egin zuen Gallastegik eta Teresa Palacios epaileak ontzat eman du helegitea eta ikerketa ireki du Gallastegiren aurka. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkartasuna adierazi dio Iker Gallastegiri.