Pasa den astelehenean hainbat ezezagunek hildako arrainak bota zituzten Getxoko PPk Areetan duen bulegoaren kontra. Marisa Arrue alderdi horretako bozeramaileak gertatutakoa salatu eta Ertzaintzari horren berri eman dio. Getxoko zinegotziaren aburuz, gertatutakoaren aurrean, “ezin da ez ikusiarena egin bakoitzari komeni zaizkion interes politikoen arabera. ETA eta Batasuneko munduak bizitza demokratikora batzeko borondate ezaren beste adibide bat da” gertatutakoa. Gainera, “mandatari sozialisten itsukeria politikoaren” adierazlea ere bada Arruerentzat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!