Selektibitateko uztaileko azterketan 4 ikasletik 3k gainditu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 19a, 16:24

Unibertsitateak emandako datuen arabera, uztailaren 5, 6 eta 7an Euskal Herriko Unibertsitatean Hautaproben ezohiko azterketa egin zuten 1.924 ikasletik 1.431k gainditu du, hau da %74,3k gainditu du. Campuska, Araban, 306 ikasletik 240k gainditu du, beraz, ikasleen %78,4k gainditu du; Bizkaian 997tik 734k gainditu du, alegia, %73,6k, eta Gipuzkoan, 621 ikasletik 457k gainditu du, %73,5ek hain zuzen. Nota ofizialak ikasleen ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie, eta gainera Interneten bidez ere nota ikusi ahal izan dute ikasleek. Ohiko Hautaproba 7.993 ikaslek egin zuten ekainaren 7, 8 eta 9an eta %96,6k gainditu zuen.

Gaiaren inguruko berriak:

Asteazkenetik ostiralera izango dira selektibitateko ezohiko azterketak (2006 Uzt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun