Media Markt enpresari 6.000 euroko isuna jarri diote publizitate sexista egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 19a, 21:25

Eusko Jaurlaritzak Media Markt Saturn Administración España enpresari sei mila euroko zigorra jartzea onartu zuen atzoko Gobernu Batzordean, EAEko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunareko Legea urratzeagatik. Lakuak pasa den otsailaren 7an Media Markt Saturn Administración España SAU-ren aurka zehapen-espedientea hastea erabaki zuen hainbat saltokietan egindako publizitate kanpainia baten arduraduna izateagatik. Publizitate-kanpainia horren irudien goiko zatian emakume baten hankak agertzen ziren eta azpian hiru gizon hari begira eta behetik hura seinalatuz, ondorengo lema: “urte bete giroa berotuz”. Iragarki kanpainia horrek emakumea objektu sexual gisa erabiltzen duela ulertu du Jaurlaritzak, bere garaian Aralar alderdi politikoak Emakunderi salatu bezala. Argazkian, Bilgune Feministak Algortan erakutsi zuen publizitate sexistari buruzko erakusketa.

Gaiaren inguruko berriak:

Eusko Jaurlaritzak Media Markt-i irekitako zigor espedientea positibotzat jo du Aralarrek (2006 Urt 10)

Aralarrek Emakunderi bitalitako idazkia (pdf) (2006 Urt 09)

Media Markt kanpaina sexista bat egiteagatik zigortzeko bidean jarri du Lakuak (2006 Urt 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun