Hortaz, Getxoko tabernek zabalik eta garbi eduki beharko dituzte komunak jaietan. Komuna eta komun-ataria ere taberna zabalik dagoen orduetan irekita egon beharko dute, indarrean dagoen legediaren arabera. “Halaxe izan behar du arrazoi batzuengatik: batetik, taberna baten jarduera lizentziaren berezko betebeharra da; bigarrenik, zenbat eta jende gehiago pilatu are eta beharrezkoagoa izaten da; hirugarrenetik, bururik gabekoa litzateke pentsatzea tabernek diru gehiago irabazten dutenean komunak garbi edukitzeko kapazak ez direla izango; eta laugarrenetik, zerbitzu publikoa da, bai tabernara zer edo zer hartzera sartzen direnentzako bai bakarrik komuna erabiltzeko sartzen direnentzako irekita daudelako”, gehitu du Zarraoak.
Horrez gainera, kontzertuetako eta txosnetako ordutegien eta musikaren gaineko eta tabernetako kanpo aldean ipintzen diren barrak arautzen duen dekretuak indarrean izango dira jaietan.