Ganebarri gaztetxea desalojatzen ari da Ertzaintza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 21a, 11:20

Sopelako Ganebarri gaztetxea hustu du Ertzaintza goizean goiz irekitako operazio baten bidez. Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako (SUGA) kideek esan bezala, une honetan ez dago gazterik gaztetxearen barruan eta inguruan bildu diren dozenaka gazte "oso urrun" daude, Brigada Higikorreko "pila bat" polizi Ganebarrira hurbiltzea eragozten diela. SUGAko kideen arabera, zonaldea kalez jantzitako ertzainez eta "beltzez josita dago". Dena den, deia egin dute jendea bertaratzeko ahalik eta arinen "Bumbo aldera". Bitartean, etxeko jabeak kontratatutako langileek ekin diote Ganebarri gaztetxea ixteari. Argazkian, ertzainek "segurtasun" eremua jarri dute Igeltsera gaztetxe ohiaren parean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun