Ganebarri hustu izana salatzeko Sopelako udaletxe aurrean kontzentratzera deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 21a, 12:20

Sopelako Ganebarri gaztetxe ingurura bertaratutako UKBERRI.NETeko kazetariari baieztatu diotenez, barruan gazterik ez zegoen 7:30ak aldera Ertzaintza heldu denean eta, hortaz, "liskarrik eta atxiloturik ez da egon", polizia autonomikoek zein neska-mutilek baieztatu dutenez. Hala ere, agindua zein epaitegitik heldu den "ezin" dutela esan adierazi dute ertzainek. Langileek etxea ixten dabiltzan bitartean, gero eta gehiago dira Ganebarri inguruetara –Brigada Higikorreko bi furgoneta eta beste hainbat polizi gaztetxera hurbiltzea oztopatzen ari dira– hurbiltzen ari diren gazteak. Dagoeneko, Uribe Kosta eskualdeko txoko ugaritatik joandako hogei bat neska-mutil dago bertan eta Sopelako udaletxe aurrean kontzentratzera deitu du Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA). Argazkian, bi langile Ganebarriko leihoak ixten.

Gaiaren inguruko berriak:

Ganebarri gaztetxea desalojatzen ari da Ertzaintza (2006 Uzt 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun