Ostiral honetan gau antifaxista ospatuko da Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 26a, 18:37

Herri Norte Taldeak (HNT) antolatuta, eta Comando 9 mm., Oi! Kobras eta Kosetxa Propia musika taldeei esker, kontzertua eta jaialdia izango dira ostiral honetan (uztailak 28) Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxean. Ekimena Coruñan erasotutako eta isunez jositako 3 Athleticzalerekin elkartasunean egingo da. Pasa den maiatzaren 13an Galizian izandako partiduan, 3 euskal hintxek jaso zuten Riazor Blues talde faxistaren erasoa. Gainera, Espainiako Poliziak ere HNTko kideen kontra egin zuen eta azkenean, euskal futbolzale bakoitzari 3.000 euroko isuna jarri diote. Hori dela eta, jaialdian jasoko den dirua isunak ordaintzeko bideratuko dute. Sarrera gaztetxean bertan eros daiteke, 3 euroren truke, jaialdia hastean, arratsaldeko 8etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun