Abuztuaren 11an, ugariak izango dira haurrentzako jarduerak, eurei eskainitako eguna izango baita. Ostiralean ere Portu Zaharreko hondartzatxoan urtero egiten diren eta horrenbeste ikusmin pizten duten ikuskizunetatik lehenengoa ospatuko dute 11:00etatik aurrera, sokamuturra (zutikako kukaina) alegia. Abuztuaren 12an izango dira antzarrak (jazoaldiak), 18:00etan. Aipatzekoa da baita gau horretan egingo duten akelarrea. Azkenik, igandeko Pijana Egunerako, ohikoa den marmitako txapelketa antolatu dute. Egun horretan erreko dute gauerdian Txo panpina eta jaien amaierako traka.
Ikusi jaien egitarau osoa, egunez egun, agendan
Ostegun honetan hasi eta igandera arte, abuztuak 13, luzatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak. Besteak beste, 19:00etan Maria Kristinatik abiatuko den kuadrilen jaitsierarekin emango zaie hasiera ospakizunei eta ordu bete beranduago Eta Zer taldeko gazteek, iazko irabazleek, pregoia irakurri eta Txo panpina jarriko dute. Ordutik aurrera, festa giroa Portu Zaharreko txoko guztiak hartuko ditu. Gauen, berriz, erromeria eskainiko du Ene Bada taldeak, 23:30etik aurrera. Ordu t'erdi lehenago, zinema izango dute txikienek Doctor Pedro Bilbao plazan. Argazkian, horrenbeste ikusmin pizten duten antzarren jazoaldiak /