Amnistiaren aldeko herri bazkaria egingo dute igandean Portu Zaharreko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 9a, 21:54

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, Algortako Portu Zaharreko jaietan euskal preso eta iheslarien aldeko herri bazkaria egingo da txosna eremuan. Aipatu ekitaldia marmitako egunarekin batera izango da, hau da, abuztuaren 13an; eta 14:30ean jarri dute hitzordua. Bazkariko txartelak amnistiaren aldeko txosnan eskatu daitezke. Menua, jakina, marmitakoa izango da. Argazkian, "Euskal presoak Euskal Herrira" lelopean, joan den igandean (abuztuak 6) burutu zen hondartzetako mobilizazioko irudietako bat; Portu Zaharreko hondartzatik abiatu ziren txalupak Ereagara bidean / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun