Astrabuduako jaiak direla eta hainbat trafiko eten izango dira herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 9a, 22:24

Gaur 19:30ean abiatu eta igandera bitartean luzatuko dira San Lorentzo jaiak Astrabuduan. Hain zuzen ere, ospakizunez goza ahal izateko ibilgailuek inolako oztoporik sor ez dezaten, hainbat kaleetan behin-behineko trafiko etenak iragarri ditu Erandioko Udalak. Besteak beste, abuztuaren 14ra bitartean ezin izango da aparkatu Ignacio Aldekoa ondoko aparkalekuan, bertan jarriko baitira barrakak. Gaur, abuztuak 9, berriz, Atxe, Mezo, Consulado eta Karl Marx kaleetako zenbait gune itxi eta zabaltzen ari dira, koadrilak pasatu ahala. Etxegorri kaletik arratsaldero kotxerik ezin izango dira pasatu. Garraio publikoari dagokionez, herriko jaiak ospatu bitartean (9tik 13ra) Bizkaibusak Atxutegi kaletik pasatuko dira. Astrabudua-Sondika ibilbidea egiten duen autobusak kiroldegitik aterako da. Argazkian, larunbatean joko duen Gatibu taldea / Aramaio.com

Honako hauek dira gainontzeko trafiko etenak:

- Abuztuaren 10ean Etxegorri, Consulado eta Mezo kaleetako hainbat gune itxiko dira, dantza taldeari egingo zaion omenezko kalejira dela eta. 19:00etan hasi eta 20:00etan amaituta.

- Abuztuaren 11an (11:30etik 13:30era) Consulado kalea itxiko da, Etxegorri eta Mezo tartean, herri kirolen erakustaldia egiteko. Gainera kale tarte horretan ezin izango da aparkatu ekitaldi hasi baino ordu bat lehenagotik. Era berean, inguru horretako garajeetan ibilgailuak uzten dituzten jabeei arren eskatzen diegu denbora tarte horretan ibilgailuak kalean uzteko, probak inolako etenik gabe gauzatu ahal izateko.

- Larunbat eta igandean (15:00etatik) ezingo da aparkatu Consulado kalean (San Lorentzo eta Elexaurre tartean). Kale tarte hori eta Elexaurre itxita egongo da 17:30etik 20:30era, idi probak egin ahal izateko.

- Abuztuaren 13an, igandea, su artifizialak direla eta, metro ondoko aparkalekua hutsik egon beharko da goizeko 11etatik. Arratsaldeko azken orduetarako auto guztiak kenduak beharko dira izan Mezo kaleko irteerako biribilgunetik.
Halaber, 23:25etik aurrera itsasadarreko sarbidea eta Aldaieta, Etxegorri (Consuladotik) eta Karl Marx (Getxotik) kaleetako irteerak itxita egongo dira, su artifizialak amaitu arte.

- Su artifizialak hobeto ikusteko honako hauek gomendatzen dizkizuegu: Aldaieta (plaza berrian) eta Madaripe bidearen igoera (Astrabuduko sarbidea itsasadarretik).

Eragozpenak barkatzeko eskatu du Erandioko Udalak.

Ikusi jaien egitaraua, egunez egun, agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun