Erosketarako diruaren 600.000 euro Aldundiak ipiniko ditu eta gainontzeko 400.000 euroak Udalak. Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak nabarmendu duenez, hitzarmenak “itsaspeko bizitza ezagutzeko aukera emango die bizkaitarrei, oro har, baina baita Lurraldetik kanpo bizi eta gurera datozenei ere”. Hitzarmena egungo jabeekin adostea gertatzen da soilik.
Akordioaren arabera, akuarioa erosteko ipiniko den diruaz gain, Udalak zentroa dagoen lurren gaineko eskubidea eta instalakuntzak bereganatzeko aukera izango ditu 2025. urtera arte. Berriz, bisitarientzat era egokian zabalik edukitzeko konpromisoa hartzen du. Foru Aldundiak bere aldetik, urtero diru-kopuru jakin bat emango du zentroaren mantentze gastuetarako. Aurten 100.000 euro bideratuko ditu eta kopuru hori %5 haziko da urtetik urtera, 2010garren urtera arte, orduan bi erakundeek sinatutako hitzarmena berritu beharko baitute lau urtetik lau urtera.
Unibertsitatearekin akordiorik ez
Udala bera da Abra Aquarium ustiatuko duena, Getxoko izenaren pean, bai modu zuzenean bai azpikontratatutako enpresaren baten bitartez. Zentzu horretan, Udalak ezin izan du orain artean EHUrekin hitzarmena adostu, Unibertsitatea ustiatzeaz arduratzeko, “bi erakundeon helburuak, ziurrenera, oso bestelakoak direlako”, aipatu du alkateak. Halere, Udalak eta Foru Aldundiak elkarrekin egingo dute lan ingurumen heziketaren arloko egitasmoak prestatu eta egiteko.
Akuarioaren ustiatzea defizitarioa suertatuko ez balitz Aldundiak emandako dirulaguntza desagertu egingo litzateke berehala. “Defizita dirulaguntza baino txikiagoa balitz, azken hau gutxitu egingo litzateke defizitari aurre egiteko beste dirura iritsi arte. Gainontzeko defizitaren ardura Udalak hartuko du, eta hasiera batean 75.000 eurokoa izan liteke. Horren zati bat sarrerak salduz eta, urtetik urtera handiagoa izango dela, Aldundiak emango duen diruarekin, ordainduko da. Dena den, beste formula batzuk ere bilatuko dira defizita ahalik eta txikiena izan dadin”, azaldu du Zarraoak.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxoko Udala arduratuko da akuarioaz (2006 Mai 18)