Getxoko Ezker Batuak bere elkartasuna adierazi dio San Gili

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 11a, 16:19

Iñaki Urkiza Getxoko Ezker Batua Berdeen bozeramaileak gaitzetsi ditu atzo Algortako San Lorentzo azokan izandako gertakariak. Era berean, Maria San Gil EAEko Alderdi Popularreko presidenteari liskar egin zioten “hogei bat pertsonari” eskatu die “horrelakoak bezalako jarrerak bertan behera uztea, gatazka eta liskarra baino ez dutelako sortzen eta pertsonen askatasunen zein oinarrizko eskubideen kontra doazelako”. Urkizak bere elkartasuna adierazi die Maria San Gil eta bere alderdikideei eta azpimarratu du “pertsona guztiok irainak jaso gabe eta liskarrik gabe edonondik ibiltzeko eta paseatzeko aske izan behar garela”. Azkenik, Urkizak nabarmendu du atzokoek bezalakoek “ez dutela bake prozesu baten oinarriak ezartzera laguntzen, baizik eta normalizazio politikoan zein baketzean aurreratzeko oztopoa bilakatzen direla”. Argazkian, Maria San Gil eta beste buruzagi popularrak Biotz Alai plazatik irten ostean, ertzainez eta bizkartzainez inguratuta.

Gaiaren inguruko berriak:

Maria San Gilen agerpenak tentsio uneak sortarazi ditu San Lorentzo azokan (2006 Abu 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun