Anjel Figueroa Txagorritxuko ospitalean ingresatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 11a, 19:14

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bidez jakinarazi duenez, Anjel Figueroa Algortako presoa Txagorritxuko ospitalean ingresatu zuten orain dela bi aste, Langraitzeko espetxean krisi epileptiko larri bat izan ondoren. Ospitalean beste krisialdi bat izan zuela adierazi zien bertako mediku batek bere senideei. Figueroa maiatzaren 9an operatu zuten Gurutzetako ospitalean, eta oraindik obserbazio prozesuan dago, ebakuntzaren ondorioak ebaluatzeko. Orain, ebakuntza egin zioten medikuek baloratu beharko dute Anjelen egoera, Gurutzetako ospitalean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak nabarmendu du "gaixorik dauden presoak legez kalean izan beharko balira, gatazka gainditzeko prozesua abiatzeko garaian onartezina dela Anjel eta gaixorik dauden gainerako euskal preso politikoak espetxean jarraitzea". Hori dela eta, Figueroa etxeratzea aldarrikatu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun