Uribe Kostako Aralarrek Sopelako gaztetxea itxi izana salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 11a, 19:33

Sopelako Ganebarri gaztetxea hustu izana salatu du Uribe Kostako Aralarrek. Alderdiak uztailaren 21ean kaleratutako prentsa oharrean nabarmendu zuen "eskualde horretako gazteak elkartzeko leku barik geratu direla". Era berean, Aralarrek kritikatu zuen "Sopelako Udalak ez dituela gazteek euren gestionatuko dituzten lokalik egokitu, hala eskatu arren. Eta gainera, eskariei kasu egin beharrean, gaurko egunean gazteek zuten elkartzeko leku bakarra ixtea erabaki duela Udalak". Horren aurrean, Uribe Kostako Aralarrek "gazteentzako lokalak egoki ditzala eskatzen dio Sopelako Udalari, hori baita bere egitekoa, herritarrei behar dituzten zerbitzuak egokitzea. Hori dela eta Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladaren eskariarekin bat egiten dugu eta Udalak hartu duen erabakia salatzen dugu". Argazkian, SUGAko kideak Sopelako udaletxeko teilatuan egindako protestan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun