San Lorentzoko gertaerak “onartezinak” dira Getxoko PSE-EEren aburuz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 14a, 21:34

Luis Almansa Getxoko PSE-EEko zinegotziak salatu du aurreko egunean Algortako San Lorentzo azokan izandako gertaerak eta “onartezintzat” jo ditu gisa horretako istiluak. Almansaren arabera, Algortan Maria San Gilen inguruan gertatutakoak “ezker abertzaleko buruzagiek bere inguruko jendearengan etsai politikoaren aurka gorrotoa sortu” dutela adierazten du. Zinegotziaren aburuz , osteguneko bezalako jarrerek “demokraziaren arauetara” egokitzea zailduko die ezker abertzaleko kideei. Era berean, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateari eta Ertzaintzari eskatu die horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen lan egitea, horretarako behar diren “neurri egokiak” erabiliz.

Gaiaren inguruko berriak:

Getxoko Ezker Batuak bere elkartasuna adierazi dio San Gili (2006 Abu 11)

Maria San Gilen agerpenak tentsio uneak sortarazi ditu San Lorentzo azokan (2006 Abu 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun